Nahiz eta ez dagoen Altzueta Sagardotegiaren sorkuntza data zehatzik, zenbait dokumenturen arabera, 1878. urtean jada saltzen zen sagardoa Altzuetan, eta horretan jarraitzen du 4. Belaunaldiak.
Jatorrizko baserria gaurkoaren parean dago. 1910 urte inguruan eraiki baitzen Altzueta berria, eta 1982an Agustina Goikoetxeak eta Juan Goikoetxeak zaharberritu zuten. 2004an, bigarrenez eraberritu zuten Juan Goikoetxeak, Aitziber Goikoetxeak eta Ibon Alkortak. Berritze lan horietan sagardoa lantzeko guneak handitu eta egokitu ziren, eta makineria modernoa eta altzairu herdoilgaitzezko kupela gehiago jarri zituzten, sagardogintza prozesuaren mesedetan.
Juan eta Aitziber Goikoetxea eta Ibon Alkortak osatzen dute taldearen arima, eta lan talde zabala dute inguruan.
Altzueta Euskal Sagardoaren oinarria Altzueta baserriko sagarra da eta inguruko beste sagasti batzuetako sagarrez osatua dago. Bertako sagarraren aldeko apustua egin da, modu honetan, Altzuetan, lehengaiaren kalitatearen garrantzia bermatzen delarik.
Altzueta sagardotegiak sagasti asko du etxe inguruan, eta Hernani eta beste herri batzuetako baserrietako sagarra hartzen du. Bertako sagastiak eta sagargileak izateak, sagardoaren kalitatea bermatzeaz gain, gure ingurunearen mantenu jasangarrian duten garrantzia azpimarratu eta hauen lana nabarmendu nahi du Altzuetak.
Lehengaiaren kontrol honez gain, prozesu egoki batek eta teknologikoki aurreratua den makinariak eragin zuzena du produktuaren kalitatean eta honen kontrolean.
Gaur egungo erronkak
Covid19ak baldintzatuta sagardotegien aktibitatea guztiz kolokan aurkitzen da. 2020ko txotx denboraldia apenas hasi besterik egin ez zenean ateak itxi behar izan zituzten eta badirudi, pandemiaren eboluzioa ikusita, 2021eko denboraldia ere kolokan dagoela.
Altzueta Sagardotegiak ordea indarrak atera ditu eta birsortzen jakin du. Batetik, lehen soilik txotx garaian eskaintzen zuten sagardotegiko zerbitzua eta aurten berriz, udan zehar ere jatetxea zabalik mantendu dute, terrazan zerbitzua eskainiz. Botilako Euskal Sagardoa eskaini dute eta sagardotegiko menua uda garaiko produktuekin osatu dute. Ondo egin dute lan, bezeroek ongi erantzun dute eta pandemiaren eboluzioa ikusita 2021eko udaran ere irekitzea aurreikusten dute.
Bestetik, online salmenta zerbitzua ere indartu egin dute eta tienda.altzuetasagardotegia.com webgunean Altzueta sagardo mota ezberdinak eskuratu daitezke. Horrez gain, sagardotegian bertan eta betiko salmenta puntuetan ere eskuratu daiteke Altzueta Sagardoa.
Datorren txotx denboraldiari dagokionez, berezia izango da. Tentuz eta arduraz erabakiak hartzeko garaia da, eta egoeraren ezegonkortasuna ikusita, urtarrilean egingo du sagardoaren sektoreak egoeraren balorazioa; pandemiaren datuak ikusi, jarritako neurriak baloratu eta erabaki egokienak hartzeko. Sagardotegien txotx irekierari dagokion protokolo proposamena garatuta dago eta garaian garaiko egoerara moldatzeko aukera ematen du. Sektoreak elkarturik garatu du protokolo hori eta bateraturik emango du pausoa, datorren txotx denboraldian. Urtarrilean emango da honen berri, egoerak aurreikuspen errealagoak egiteko aukera ematen duenean.
Sagar bilketa kanpainari dagokionez, osasun neurriak kontuan izanda hau gauzatzea lortu dute eta nahiz eta aurtengo uzta espero zena baina txikiagoa izan, izaera handiko sagarra jaso da.
Altzueta Sagardoak
• Altzueta Euskal Sagardoa: kapsula gorriarekin identifikatzen da, kolore horixkako Euskal Sagardoa, fruta aroma eta txinparta fina ditu, eta ahoan biribila da. Erabiltzen diren sagar motei eta hauen heldutasun puntuari garrantzia handia ematen dio Altzuetak, nahi dituen lurrinak eta ezaugarriak lortu eta mantentzeko. Alkohol gradu baxuko edari freskagarria da Altzueta Euskal Sagardoa. Upategiaren homogeneotasuna eta detaile txikienak asko zaintzen ditugu kalitatearen alde.
o Sagar motak: Urtebi Haundi eta Txiki, Moko, Goikoetxe eta Txalaka.
o Sagastiak: Altzueta (Hernani), Añarregi eta Okendone (Hernani) eta Lezo. Sagasti guztiak Eusko Jaurlaritzako ekoizpen integratuaren kontrolpean daude (HAZI).
• Altzueta Euskal Sagardoa Premium: urre koloreko kapsularekin identifikatua, kolore horixkako Euskal Sagardoa Premiuma, fruta aroma nabarmena eta txinparta fina eta iraunkorra dituena. Ahoan biribila da ondo konpentsatuak dituelako gazia eta mikaztasuna. Izaera handiagokoa da Altzueta Euskal Sagardo Premiuma, nahiz lurrinetan nahiz ahoan biribila eta luzea da.
o Sagar motak: Azpeiti sagarra, Urtebi Haundi eta Txiki, Moko, Goikoetxe eta Txalaka.

• Altzueta Sagardoa Gorenak: GORENAKeko kapsula beltza daramaten Altzueta sagardo botila guzti-guztiek, jatorri desberdineko sagarrekin eginak, kontrol analitikoak eta dastatze organoleptikoak gainditu dituzte, eta kalifik
[16:11, 17/12/2020] Ibon Alkorta Altzueta: Altzueta Sagardotegia

• Altzueta Sagardoa Gorenak: GORENAKeko kapsula beltza daramaten Altzueta sagardo botila guzti-guztiek, jatorri desberdineko sagarrekin eginak, kontrol analitikoak eta dastatze organoleptikoak gainditu dituzte, eta kalifikazio onak lortu dituzte Fraisoro Laborategian.