Ezagutu eskaintzen dizugun Euskal Edarien aukeraketa berria
14 Urtarrila 2021

Ola sagardotegia – Sagardo berriaren denboraldia igande honetan hasiko dugu

Urte guztian zehar sagarrondoak mimatu ditugu. Udaberrian loratu egin dira, sagarrak nola atera diren ikusi dugu eta irailan fruitua jaso ondoren gure sagardoa ekoiztu dugu. 

Orain, urtarrilean urte guztiko lanaren ondoren, gure sagardo berria zuen zain dago. Iritsi baita garaia, guretzat hain preziatua den edaria dastatzeko unea. Horregatik, sagardo berriaren denboraldia Urtarrilaren 17an hastera goaz. 

Pandemia dela eta, egoera ezjakinean murgilduta gaude denak, baina denboraldi berria gogotsu hasiko dugu. Oraingoz, sagardotegi menua eguerditan eskainiko dugu:

  • SAGARDOTEGI MENU TRADIZIONALA: 32€
  • MENU BEGANOA: 32€
  • HAURRENTZAKO MENUA: 11€

Sagardotegiko menu tradizionalaz gainera, gure SAGARDO BERRIA pitxarran dastatu ahal izango duzue! 

Nola?

Ze kupeletatik dastatu nahi duzun esan eta bertako sagardo pitxarra mahaian izango duzu. 

Gure sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena daukate, hau da, %100 bertako sagarrekin ekoizten dugu. %70 gure sagastietako sagarrekin eta gainontzekoa inguruko baserrietatik (Etxezabal, Tolareta, Sagarzazu, Alatriste, Basobeltz, Manterola eta Arbelaun).

Aurreko urteetako berezitasunei jarraituz, dastatu ahal izango den sagardoetako bat BIBARIETALA da: %45 Errezila (Gazia) eta %55 Goikoetxea (Geza) sagar barietateekin ekoiztuta dagoelarik. 

Aurtengo uzta urria izanagatik, aurtengo sagardoak oinarri onekoak izango dira, kalitatezkoak eta zapore, kolore zein gorputz handikoak. 

Gure sagardo berriak dastatzera animatzen al zara?

Asteartetik ostiralera 12:00-20:00        – 13:00ean bazkariak

Larunbata eta Igandea 10:30-20:00     – 13:00ean bazkariak

Erreserbak egiteko: 943 623 130

  

www.olasagardotegia.eus